BERRIAko zuzendariaren eretxian Egunkaria auziak erakutsi dau zuzenbide estaduak ez dauela funtzionetan

"Gehiegikeria bat egin eben hori egiten egozala jakinda" azaldu deusku Egunkariko zuzendaria zanak

Martxelo Otamendi: “Hogei urtetan Espainiako Gobernuaren aldetik ez dogu erreparazinorik jaso”

Martxelo Otamendi / BERRIA

Atzo 20 urte Auzitegi Nazionalaren aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi ebenetik. Egunkaria itxi eta hainbat atxiloketa egin ebazan Guardia Zibilak. Guardia Zibilak Audientzia Nazionaleko Del Olmo epailearen aginduz euskeraz argitaratzen zan egunkari bakarra iztea erabagi eban. Hainbat persona atxilotu ebezan eta horreetariko batzuk torturau be bai. “Dana da ETA”-ren sasoia zan eta Jona Mari Torrealdai, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Pello Zubiria, Fermin Lazkano, Inma Gomilla eta Luis Goia guardia zibilen eskuetatik pasau ziran.

Atxilotuek torturak be salatu ebezan. 20 urte pasau dira eta eragileen partetik tortura kasu horreen errekonozimendu edo erreparazinorik ez dabela izan esan deusku, Goizeko Izarretan, Martxelo Otamendik BERRIA egunkariko zuzendariak. Erreparazino justoa Otamendiren eretxian estaduaren partetik etorri beharko litzateke. “Gehiegikeria bat izan zala onartu beharko leuke estaduak” zehaztu deusku Euskaldunon Egunkariko zuzendaria zanak.

Adituek dinoe holakoak barriro ez gertatzeko memoria landu beharra dagoala. Pedagogiaren eta sentsibilizazinoaren beharraz berba egin dogu Martxelo Otamendigaz. BERRIAk 20 urte beteko dauz aurten bagilean. Egunkariaren egoerea ona dala esan deusku Otamendik, euren esparrua zein dan argi daukielako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00