Kafetxu Bana tartearen 17. atal honetan, Martxelo Otamendi Egunkaria eta BERRIA egunkariko zuzendari ohia izan dogu. 30 urteko lanaldia eta gero erretiroaren bidea hartu dau uda honetan, eta Aupa Bizkaia saioan bere ibipide profesionalaren inguruko balorazinoa egin dau, eta gaineratu deusku euskera irakasten jarraituko dauala mintzalagun saioetan.