Matematikaren ganeko ikertzaile gazteen 7. kongresua dabilz egiten Bilbon. Atzo hasi zan eta barikura bitartekoa da. Real Sociedad Matematica Española alkartea da ikertzaile gazteen kongresuaren antolatzailea. Espainiar estaduko zein nazinoarteko zentroetako 487 ikertzaile gazte dagoz parte hartzen. Euskal Herriko Unibertsidadea da kongresuaren anfitrioia. Bertatik, Patxi de la Hoz irakasleak esan deusku gaur egun oso modan dagoala matematika. Gaur egun, gazte askok aukeratzen daben gaia da eta etorkizun oparoa ikusten dau arlo honetan irakasleak.
Arlo guztiak aztergai
Bilboko Bizkaia Aretoan eta Zientzia eta Teknologia Fakultadean dabiz kongresua egiten. Zazpi osoko bilkura antolatu dira eta 38 saio paralelo. Hitzaldiak be antolatu dira. Matematikaren ia adar guztiak aztertuko dira. Bertsomatikoak ekimena be izango da kongresuaren barruan Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabalegaz. Patxi de la Hoz irakasleak esan deuskunez, gradu amaierako lan bat baino gehiagotan aztertu da matematika eta bertsoen arteko harremana.