Juan del Arco: "10 urte inguru irauten dau medikamentu bat egiteko prosezua"

Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba

Medikamentuen ziurtasuna, kalidade-kontrolei esker

Medikamenduek fabrikazino-arau egokiak behar dabez, erabiltzaileari kalidadea bermatzeko. Horregatik argitaratu eban Osasun eta Kontsumo Ministerioak 175/2001 Errege Dekretua, formula magistralak eta prestakin ofizinalak behar bezala egin eta kontrolatzeko arauak onartzen dituana. Lanbide- eta enpresa-esparru guztietan, joera barrien helburua da egiten diran jarduerekin lotutako alderdi guztiak biltzen dabezan kalidade-sistemak ezartzea. Garrantzitsua da farmazia-bulegoak garai berri horreetatik kanpo ez egotea. Horregaitik, eta lehen urrats lez, formula magistralak eta prestakin ofizinalak egitea bezalako produkzino-prozesuak dira kalidade-sistema horreek aplikatzen hasteko errazenak.

Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00