Bagilera bitartean, hilero astebetez greba egingo dabe osagileek

Medikuen ordezkariek dinoe pasa dan hileko lanuztetik ez dala aldaketarik egon

Medikuak bigarren greba astean murgilduta dagoz, estatutu propioa eskatzeko

Joseba Artaraz, medikua / Bizkaia Irratia

Medikuak bigarren greba astean murgilduta dagoz, estatutu propioa eskatzeko. Osagileak huelgea egiten dabilz martiaren 16tik 20ra. Eskaria zein dan? Medikuentzako Estatutu Marko propioa. Pasa dan hilean lehen lanuztea egin eben, baina beharginen ordezkariek dinoe azken asteetan ez dala aldaketarik egon. Joseba Artaraz medikuak esan deuskunez, bagilera bitartean, hilero astebetez greba egingo dabe. Ganera, greba mugagabea ez dago guztiz baztertuta. Panorama ikusita, Artaraz ez da bereziki baikorra eta ez dau uste arazoa epe laburrean konponduko danik.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00