Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian

Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeen probea

Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira

Mendata / Bizkaia Irratia

Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira, eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea. Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak zehartuko dabez, eta parte-hartzaileek Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko aukerea izango dabe.

Ekitaldia egiteko, guztira, 225 boluntarioren laguntzea izango dabe. Horreek ibilbidea presteteaz gain, izen-emoteetan, hornidura-postuetan eta beste hainbat lanetan jardungo dabe. Izen-emotea irailaren 3ra arte egin daiteke, eta 18 euroko prezioa dauka; besteak beste, hornidura-postuak, dutxak eta bazkaria barruan hartzen dauz.

Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian. Izan be, martxeak Mendata eta ingurua ezagutarazteko be balio dau, eta herrian sortzen dauen giroa eta parte-hartzea nabarmendu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00