Maitzaren 31.a da tabakorik bako munduko eguna

Minbiziaren Aurkako Alkarteak kanpainea dauka abian tabakoaren kontsumoaz ohartarazoteko

Minbizi kasuen %30 tabakoak eragiten dau

Tabakorik bako munduko eguna / Dephositphotos.com

Minbizi kasu barrien %30 tabakoak eragindakoa izan zan igaz. Minbiziaren Aurkako Bizkaiko alkarteak emondako datuak dira honeek. Maiatzaren 31.a da tabakorik bako munduko eguna eta astean zehar, ekimen desbardinak dabilz egiten tabakoaren kontsumoaren ondorioak azaltzeko. Alkartetik esan deuskue, ikuspegia aldatu dabela aurtengo kanpainan. Herritar guztiengana heltzea da helburua, Silvia Contreras, minbiziaren aurkako alkarteko prebentzino teknikariaren esanetan.  Bizkaian 153.375 erretzaile dagoz, gehienak gizonezkoak. Dana dala, erretzaileen %10 15 eta 24 urte arteko gazteak dira. Esan behar, bataz beste 14 urtegaz hasten direla nerabeak tabakoa erretan. Azkenaldian, zigarro elektronikoen kontsumoa be areagotu egin da gazteen artean. Askok sare sozialen eragina aitortzen dabe. Silvia Contresaren esanetan, lege aldaketea eskatzen hasita dagoz, sarean dagoan ke digitala desagertzeko.

Ekintzak herrietan

Santurtzin gaur, Santurtzi Kerik Gabe sariak emon dira. 500 bat ikaslek hartu dabe parte sariketa honetan eta 160 lan aurkeztu dabez. Balmasedan atzo, ikasleek, besteak beste, kalean dagozan zigarrokiñak batzen ibili ziran. Bihar Bermeon, gymkana egingo da. Oihana Urraza lurralde garapenerako koordinatzaileak azaldu deuskunez, Bermeon be ahalik eta herritar gehienek parte hartzea lortu gura dabe. Dendak be badagoz inplikauta biharko ekintza honetan. Barikuan bitartean, Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan kontzientziazino ekintzak egingo dira. Mahai informatiboak egongo dira kaleetan eta inkestak be egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00