Bardintasunaren esparruan emondako urratsak nabarmenak izan arren, eszenatoki barri batean gagoz

Emakundeko zuzendariagaz egin dogu berba Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazinoarteko Egunean

Miren Elgarresta: “Korronte neomatxista hedatzen hasi da”

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria / Irekia

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazinoarteko Eguna da zemendiaren 25a. Horren harira, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan. Elgarrestak urteko balantzea egin dau eta esan deusku bardintasunaren esparruan emondako urratsak nabarmenak dirala, baina eszenatoki barri batera heldu garelakoan dago.

Eszenatoki barri horretan, ultraeskuinagaz lotutako “korronte neomatxista” sortzen eta hedatzen hasi da, feminismoak lortutako aurrerakuntzak bertan behera uzteko asmoz. Edozelan be, gizartean gai honen ganean dagoan kontzientzia geroz eta nabarmenagoa da orokorrean. Horren harira, salaketek gora egin dabe, oindino kasuen %85 salatu barik gelditu arren.

Emakumeen kontrako indarkeria gizarteko esparru askotan dago presente. Esaterako, EUDELek emondako datuen arabera, emakumezko 10 alkatetik seik indarkeria motaren bat jasan dabe. Hori dala eta, Euskadiko Udalen Elkarteak 33 neurriz osotutako plan bat helarazo deutse udalei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00