"Argialdiak" ipuin liburua sortzeko prozesuaz berba egin deusku idazleak.

Bederatzi ipuinek osotzen dabe Miriam Lukiren lehen literatur lana.

Miriam Luki: “Perturbaziorantz joteko gogoa euki dot”

Miriam Luki "Argialdiak" liburuaren aurkezpenean. / Susa argitaletxea

Susa argitaletxearen eskutik kaleratu dau Miriam Luki Urretxuko kazetariak bere lehenengo literatura lana. “Argialdiak” izenburupean bederatzi ipuin jaso dauz. Guztiek daukie amankomunean perturbazioa eragiten daben momentu edo gertaeraren bat, edota espazio nahiko txikietan gertatzen dirala istorioak. Idazleak berak aitortu deusku “perturbaziorantz joteko gogoa” euki dauala eta espazio txikiek “segurtasuna” be emon deutsiela.

Bere lehen lan literarioaren sormen lana zelangoa izan dan aztertu eta errepasatu dogu Miriam Lukigaz. Barriketaldian zehar entzuteko, The Velvet Underground musika taldearen doinuak aukeratu dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00