Mitxel Lakuntza: "Osasun Ituneko mahaia, mahai antzua izan da hasieratik"

ELAko idazkariarentzat Jaurlaritzaren helburuak, propagandea eta desmobilizazinoa izan dira

Mitxel Lakuntza: “Osasun Ituneko mahaia, mahai antzua izan da hasieratik”

Mitxel Lakuntza, ELAko idazkaria / Bizkaia Irratia

ELA sindikatua kritiko agertu da hasieratik Osasun Itunerako mahaiagaz; mahai antzua izan da Mitxel Lakuntza ELAko idazkariaren esanetan. Lehendakariak eta Jaurlaritzak propagandea eta herritarrak desmobilizatzea lortu dabe. Orain urtebete Osakidetzan, mobilizazinoen bidezko presinoa handia zan, baina presino hori nabarmen jaitsi da Osasun Itunaren inguruko mahaia sortu zanetik Lakuntzaren arabera. Jaurlaritzak ez eban bilatzen mahai honegaz Osakidetzaren eredua aldatzea.

Sidenor eta Israelen arteko harreman komertzialak dirala eta, mobilizazino sozial eta sindikalek lortu dabe Sidenorrek Israelera egin behar ebazan bidalketak geldiazotea ELAko idazkariaren ustez. Espainiako Gobernuak apirilean hartutako erabagiagaz bat egin dabe Sidenorren. Euskal Herrian lantegi ugari daukoz Sidenorrek; Bizkaian dauka egoitza soziala, baina Katalunian, Kantabrian, Frantzian, Alemanian, Italian eta Erresuma Batuan be badaukoz ordezkaritzak. Boikota, Desinbertsinoa eta Zigorrak Palestinaren Askatasunaren alde mugimenduaren eta sindikatuen presino handia izan dau Sidenorrek erabagi hau hartzeko orduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00