Heriotza eta dolua umoretik azaltzea da bere asmoa

Bermeon eskeiniko dau bihar lehenengoz ikuskizun handia

Motx pailazoak ikuskizun bihurtu dau ‘Oroitzapen eder bat’ ipuina

Motx pailazoa / Motx pailazoa

Motx pailazoak Oroitzapen Ederrak ikuskizun handia estreinauko dau bihar Bermeon. Oroitzapen eder bat izeneko ipuin ilustratua argitaratu eban aurretik Iker Gonzalez Libanok (Motx pailazoak) 2024. urtean. Arrate Egaña idazlea eta Marimar Agirre ilustratzaileagaz batera kaleratu eban lana. Ordutik eukan pentsauta, liburua, ikuskizun bihurtzea. Esan deuskunez, argi eukan, heriotzaz egin gura ebala berba, baina umoretik.

Martintxoren heriotza

Oroitzapen eder bat ipuinean, Motx pailazoaren lagun mina, Martintxo, mutua dana, hil egiten da. Bere amamak asko laguntzen deutso.  Ikuskizunean, nobedadea da, Motx pailazoa ez dala bakarrik agertuko. Enara Domingezek egingo dau amonarena. Dolua eta heriotza dira beraz gai nagusi ikuskizunean. Ipuina ikuskizun bihurtzeko prozesuan, Hil Argi alkartea eta Gehiago Gara ekimeneko kideak izan dauz aholkulari. Formato handiko ikuskizuna da. Teloiak, panelak… askoz handiagoak dira oraingoan.  Motx pailazoa badabil Oroitzapen ederrak ikuskizuna formato txikian be prestatzen, orain arte egondako herri eta areto txikiagoetan be eskaintzeko. Bihar, Bermeoko Kafe Antzokian izango da estreinaldia arratsaldeko seiretan.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00