
Mugarik Gabe alkarteak generoagatiko indarkeria politikoaren inguruan hausnartuko dau urriaren 27an Bilbon. Mugarik Gabe alkarteak proiektu barri bati ekin deutso, emakume eta sexu-genero disidenteen aurkako indarkeria politikoan sakontzeko asmoz. Hori dala eta, astelehenean solasaldi bat egingo dabe komunikabide eta kazetari ezbardinekaz Bilboko La Bolsan goizeko 10:00etan, Maite Agirrezabal Mugarik Gabeko kideak azaldu deuskunez. Generoagatiko indarkeria politikoa jasan daben Mugarik Gaberen aliatu batzuk egongo dira solasaldian.
Solasaldian gai bi jorratuko dabez. Batetik, kazetariek euren praktika profesionalean jasoten daben indarkeria politikoa, genero ikuspegitik: izandako esperientziak, hartutako formak, etab. Bestetik, gaiaren aurrean sortzen diran diskurtsoak eta narratibak, baita komunikabideen rola be.