Mundaka Barra Surf eskolan gero eta ikasle gehiago dagoz surf egiten edo euren teknikak hobetzeko prest. Jente mota asko hurbiltzen da haraino. Herri bereko jentea eta kanpokoa be. Asko ta asko txikitatik hasten dira surfean, batzuk 4 edo 5 urtegaz hasten dabez surf eskolak.
Mundaka Barra Surf Surf Eskola 2014an sortu zan, Mundakan surfaren kultura, balioak eta praktika sustatzeko helburuagaz. Denporeagaz mundakarrentzat surfa indar handia hartzen dabil eta hezkuntzako jarduera lez be ezarri gura da.
Eskolak maila ezbardinak daukaz. Hastapen-mailatik hasita aurreratuago bateraino. Hori bai, eskolak ez dira beti ordu berean izaten. Itsasbeheraren arabera egiten dira. Egunero 2 eskola emoten dira eta toki ezbardinetan. Gaizka San justo Torres Mundaka barra surf eskolaren kidea da eta asteon Goizeko Izarretan egon da.