Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da

‘Kulunkaz Gure lehen urratsak dantzan’ izenburupeko familia giroko dantza-tailerrak dira

Aiko taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko tailer bi antolatu dauz

AIKO taldea / Bizkaia Irratia

Aiko taldeak 6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko tailer bi antolatu ditu Bilbon eta Donostian. Helburua, helduak txikienek imitatzeko moduko eredu bihurtzea da, jolas eta ariketa ludikoen bitartez dantzazaletasuna sustatzeko behar dabezan tresnak eskainiz.

‘Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan’ izenburupeko familia giroko dantza-tailer bi honeek adin-taldetan banatuta (0-2 urteko taldea eta 3-6 urteko taldea) egingo dira abenduaren 28an, eguastena, Bilboko Campos Antzokian, eta 29an, eguena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Plaza kopuru mugatua da eta sarrereak 10 euro balio dauz pertsona heldu bakoitzeko, aretoaren sarreran ordainduko da eta umeak ez dabe ordaindu behar. 6 urte arteko  umeei dantza transmititzeko tresna barriak eskeintzeko helburuagaz antolatu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular