Bittor Madariagak dino 215 lagun inguru joango dirala Bizkaitik

Gazteen Munduko Eguna ospatuko da abuztuaren 1tik 6ra

Aita Santuak munduko milaka gazte batuko dauz Lisboan

2022ko Gazteen Munduko Eguna / Bilboko Elizbarrutia

Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da  Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, “Egunak Eleizbarrutietan” (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, atzo  goizean urten eban lehenengo taldeak, 62 lagunez osatuta, Bilbotik Viseura joango da talde hori. Eleizbarrutia da euren jomuga. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, “danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et Figueiredo da Donasen egongo gara”. Gaur Lau Haizetara Bittor Madariaga, Eleizbarrutiko haurtzaro eta gaztaroa taldeko arduraduna euki dogu berbaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00