Aurten, segurtasuna izango da lehentasun nagusietako bat

Herria prest dago kulturaz, musikaz, kirolaz eta tradizinoz beteriko egitarau zabalaz gozetako

Mungiako San Pedro jaiak hastear dagoz

Mungiako Udala / Bizkaia Irratia

Txupinazoagaz batera, adin guztietarako jarduerak antolatu dira, herriko alkarte eta taldeen parte-hartze handiari esker.

Alaitz Erkoreka Mungiako alkateak azpimarratu dau jaietan tradizinoa eta modernidadea buztartuko dirala. Kontzertuak, kale animazinoa, ume eta familientzako ekintzak eta jarduera solidarioak izango dira, herritarren arteko giro ona eta parte-hartzea sustatzeko.

Bestalde, segurtasuna izango da lehentasun nagusietako bat. Udalak eta antolakuntzan parte hartzen daben eragileek hainbat neurri prestau dabez, eta alkateak jaiak errespetuz eta arduraz bizitzeko deia egin dau. Era berean, Mungiatik kanpoko bisitari guztiak jaietan parte hartzera konbidau dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00