Autortzak NEIKER osoaren bikaintasun zientifikoa erakusten dau

Carlos Garbisu, Inma Estevez eta Ramon Juste euren jakintza arloko munduko onenen artean dagoz

NEIKEReko hiru ikertzaile sartu dira Stanfordeko rankingean

NEIKERek hiru ikertzaile ditu barriro Stanfordeko rankingean, bikaintasun zientifikoagaz daukan konpromiso sendo eta jarraituaren adierazgarri. Stanfordeko rankinga nazinoarteko erreferentzia zientifikoko dokumenturik entzutetsuena da, eta honako honeek dira bertan sartu diran euskal ikerlariak: Carlos Garbisu, ingurumen mikrobiologian aditua eta NEIKEReko zuzendari zientifikoa; Inma Estevez, etologia aplikatuaren eta animalia-ongizatearen arloko zientzialari ezaguna; eta Ramon Juste, animalien osasunean aditua. Lorpenaren ganean egin dogu berba Olatz Unamunzaga NEIKEReko zuzendari nagusiagaz.

Garbisu, Estevez eta Juste euren jakintza arloko munduko onenen artean dagoz. Dana dala, autortzak NEIKER osoaren bikaintasun zientifikoa erakusten dau. Horren harira, bereziki merezidutako lorpena da. Batetik, ikertzaile kopuru txikia daukalako NEIKERek rankingean dagozan beste zentro askoren aldean. Bestetik, balio erantsia emoten deutselako euren ikerketei euskal ikuspuntutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00