Israelek eta Libanok hamar eguneko su-etena egingo dabe. Beteko da?

David Lopategi, Ana Perez eta Mikel Uriguen tertuliakideek hainbat gai jorratu dabez gaurko tertulian

Nekazari burruka, Ekialde Hurbileko egoerea eta migratzaileen ezohiko erregularizazino-prozesua

David Lopategi, Ana Perez eta Mikel Uriguen / Bizkaia Irratia

Barikuro lez, gizarte gaien tertulia euki dogu gaur Bizkaia Irratiko sintonian. Asteon David Lopategi, Ana Perez eta Mikel Uriguen tertuliakideak hurreratu dira geure estudiora. Euren eskutik, hainbat gai jorratu doguz. Batetik, Nekazari Burrukaren Munduko Eguna dala aprobetxatuta, nekazaritzaren inguruan egin dogu berba. Bestetik, Ekialde Hurbileko egoerea be protagonista izan da. Israelek eta Libanok hamar eguneko su-etena egingo dabe. Beteko da? Baliogarria izango da? Azkenik, migratzaileen ezohiko erregularizazino-prozesua hasi da asteon. Horren harira, tertuliakideek esan deuskue zelan ikusten daben eta zerk deitu deutsen arretea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00