Neomak taldeak sortu dau aurtengo Herri Urrats jaialdirako abestia, Hor Gaude izenekoa. Egileek esan daben moduan, itsaskorra eta aldarrikatzailea. Alaitz Eskuderok emon deuskuz kantua sortzeko prozesuaren ganeko azalpenak. Hasieratik izan ei dabe argi, kanta alaia izan behar zala baina mezu argia eukana. Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearen laguntzea izan dabe berbetan. Nereak Ortzadarrari egiten deutso erreferentzia, hori dalako aurtengo Herri Urratserako leloa. Beskoitzeko ikastolaren egoereari be erreparatu deutso Ibarzabalek.
Kontzertuak
Neomak taldea iazko Herri Urrats jaialdian kontzertua eskaintzekoa izan zan baina eguraldiak bertan behera itxi eban. Aurten, barriro be egitarauan dagoz. Era berean, taldearen lehenengo lanaren aurkezpenak aurrera jarraitzen dau. Kontzertu bereziak eskaintzen dabiz uriburuetan gonbidadu bereziakaz. Bilbon, Loraldiaren barruan eskeini dau kontzertua Neomak taldeak. Sarrerak agortu ziran Arriaga antzokian.