Taldeak bere lehen lana aurkezteko kontzertuakaz jarraitzen dau

Doinu itsaskor eta aldarrikatzailea

Neomak taldeak “Hor Gaude” sortu dau Herri Urratserako

2024ko Herri Urratserako kantua / Bizkaia Irratia

Neomak taldeak sortu dau aurtengo Herri Urrats jaialdirako abestia, Hor Gaude izenekoa. Egileek esan daben moduan, itsaskorra eta aldarrikatzailea. Alaitz Eskuderok emon deuskuz kantua sortzeko prozesuaren ganeko azalpenak. Hasieratik izan ei dabe argi, kanta alaia izan behar zala baina mezu argia eukana. Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlearen laguntzea izan dabe berbetan. Nereak Ortzadarrari egiten deutso erreferentzia, hori dalako aurtengo Herri Urratserako leloa. Beskoitzeko ikastolaren egoereari be erreparatu deutso Ibarzabalek.

Kontzertuak

Neomak taldea iazko Herri Urrats jaialdian kontzertua eskaintzekoa izan zan baina eguraldiak bertan behera itxi eban. Aurten, barriro be egitarauan dagoz. Era berean, taldearen lehenengo lanaren aurkezpenak aurrera jarraitzen dau. Kontzertu bereziak eskaintzen dabiz uriburuetan gonbidadu bereziakaz. Bilbon, Loraldiaren barruan eskeini dau kontzertua Neomak taldeak. Sarrerak agortu ziran Arriaga antzokian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular