Zornotzan izango da bihar Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala. 32.edizinoa da aurtengoa. Zemendiaren 4an hasi zan eta ordutik 3 kanporaketa eta finalaurreko bi jokatu dira. Aurten, nobedadeak izan dira sariketan. Idoia Anzorandia antolatzaileak esan deuskunez, erantzun ona izan dau orain artekoak. Publikoaren erantzunagaz be pozik dagoz.
Multzo bi
Biharko finalean multzo bi izango dira. Lehenengoan 18 urte artekoen multzoan, Sagutxo Kaskarinak 2.0 eta Puntuak eta Komak taldeak arituko dira. Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz dira Sagutxo Kaskarinak 2.0. Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea dagoz Puntuak eta Komak taldean. 24 urte artekoen multzoan, Team Rocket eta Okerbidea taldeak arituko dira, bikote bi: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga batetik, eta bestetik, Iruri Altzerreka eta Peru Irastorza. Idoia Anzorandiaren esanetan, maila oso ona erakutsi dabe gazteek sariketa honetan. Finalean nobedade bat baino gehiago izango da. Unai Gaztelumendi bertsolari eta marrazkilariak, parte-hartzaileen karikaturak egingo dauz. Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta sortzaileak barriz, ilustrazinoa sortu dau eta honakoa kantakera onenari emongo jako. Eta publikoarentzat be egongo da saria. Antolatzaileek erabagiko dabe norentzat izango dan eta ez dabe aurreratu zein izango dan saria. Taldeak anometako publikoaren pankarta onenak jasoko dau saria.
Bihar arratsaldeko sei ta erdietan Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan izango da Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala.