
Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak Emisino Gitxiko Eremuaren balorazino oso positiboa egin dau. Bere esanetan, kotxeak atara dira Bilbo erdialdetik eta kutsadurea murriztu da. Dana dala, helburu nagusia eta bistea 2030ean ipinita daukiela gogorararazo deusku, Europak data horretarako helburuak ipini deutsiezalako.
Jentea eremuaren helburuak ulertuz doala esan deusku, eta zalantza guztiak argitzeko, bulegoa eta telefono zenbakia daukiezala, bilbao.eus webguneaz gain. Abeteren esanetan, eremu honen helburua ez da kotxe batzuk baztertzea eta jenteak kotxe ekologikoagoak erostea, helburua aldaketa modala eragitea eta jenteak kotxea etxean iztea da. Jenteak kotxea ez erabilteko eta garraio publikoa erabilteko hautua egitea.
Beste mogikortasun gai batzuk be aztertu ditugu beragaz. Bilbaobizi zerbitzua indartuta datorrela esan deusku, eta gainera zerbitzua hobetuz joango dala, bizikleta gehiago, geraleku gehiago eta ordainketa eredu egokiagoa. TAO edo OTAri dagokionez, oraintsu Errekaldera zabaldu da auzotarren eskariz eta eskariak egon ahala beste auzo batzuetara be zabalduko dabe.