"Lokarturiko borrokentzako komedia" egileen esanetan

Anodino Teatro konpainiaren lana Bilbon eta Bermeon asteon

“Obsoletus”, burrukatzeko erak zalantzan

"Obsoletus" antzezlana / Bizkaia Irratia

Anodino Teatro konpainia bizkaitarrak Bilbon eta Bermeon eskeiniko dau asteon Obsoletus antzezlana. Iaz estreinau eben Obsoletus. Apirilean izan zan estreinaldia Getxon. Ordutik, Donostian, Erandion edo Galdakaon be eskeini dabe. Harrera oso ona izan dau orain arte.  Lan gatazka bat eta botere galera dira antzezlanaren ardatz. Aitor Fernandinorena da testua. Aktoreetariko bat be bada, Aiora Sedano eta Juanjo Oterogaz batera. Zuzendaria barriz, Pako Revueltas da.

Istorioa

Ibaialden garatzen da istorioa. Lantegia ixteko izandako protesta jentetsuak ahulduta dagoz. Langile bi baino ez dira geratzen itxialdian, Jone eta Elias. Txarli heltzen da eta honek akordioa lortu dauala esaten deutse. Hori bai, baldintza bat dago, protestak bertan behera geratzen direla. “Obsoletus, lokarturiko borrokentzako komedia” dino izenburu osoak. Komedia politiko baten arima daukala esan daiteke. Barrea eragin arren, hausnartzera gonbidatzen gaitu, burrukatzeko moduen ganean hausnartzera. Aipatu behar, antzezlanak irauten dauazan 75 minutuak dirala pertsonaiak bizitzen daben denbora berbera. Erritmo handiko antzezlana da. Anodino Teatro konpainiaren bigarren ikuskizun handia da Obsoletus. Gaur, iluntzeko zazpi ta erdietan Bilboko Arriaga antzokian eskeiniko dabe eta barikuan, iluntzeko zortziretan izango da emonaldia Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00