30 lagun inguruk osatzen dabe Euskal Ardi Moztaileen Elkartea

"Zelanda Barriko 2026ko munduko txapelketan parte hartu gura dogu" azaldu dau Joseba Attardek

Ofizialtasuna lortu ostean Euskal Ardi Moztaileen Elkartea sortu dabe

EAMEk pasa dan astegoienean Uharte-Arakilen egindako aurkezpena / Bizkaia Irratia

Orain dala hilabete batzuk euskal ardi moztaileek nazinoartean jarduteko ofizialtasuna lortu eben. Handik hona Euskal Ardi Moztaileen Elkartea, EAME izenekoa sortu dabe. Alkartean 30 moztaile inguru dagoz eta orain nazinoarteko lehiaketetan aritu eta alkartea indartu gura dabe. Euskal Herriko Herri Kirolen Federazinora jo eben baina bide hortatik trabak aurkitu ostean alkartea sortzea erabagi dabe eta Uharte Arakilen aurkeztu barri dabe.

Joseba Attard, Eako Bedaroa auzoan bizi dan ardi-moztailea da, baita Euskal Ardi Moztaileen alkarteko kidea be. “Lana izatetik harago kirol bat da. Txapelketetan hainbat maila dagoz eta epaileek mozketaren abiadurea eta kalidadea epaitzen dabez. Bigarren mozketa bat edo errepasoa zigortzen dabez” azaldu deusku Attardek. Ardi moztaileak Gales, Australia, Eskozia, Norvegia, Islandia, Zelanda Barria edo AEBetan lanean ibilten dira eta ardi arrazaren arabera ardiaren artilea mozteko zailtasuna desbardina izaten da. “Euskal Herrian latxa-ardiagaz gabilz, milioi bat ardi inguru dekoguz. Latxak nahiko nasaiak dira baina nazinoartean black-face edo merina arrazakoei artilea moztea beste kontu bat da” esan deusku Joseba Attardek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00