Txosnak ondare inmaterial izendatzeko ekimena martxan ipini dabe

Txosnek herrietako jai partehartzaileen parte diran heinean euren izaera berezia autortzea eskatzen dabe

“Ogasun saila eta txosnak akordio batera heltzeko gai izango gara”

"Txosnak, gureak, denonak" ekimenaren aurkezpena Bilbon / Konpartsak

Txosnak ondare inmaterial izendatzeko ekimena martxan ipini dabe Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako jaietako konpartsa eta txosna batzordeek. Defendatzen daben jai partehartzaileen barruan, txosnak “oso gureak” diralako ondare inmaterial izendatzea gura dabe eta horretarako herriko jaietan eta txosnetan, zein txosnak.eus webgunean sinadura kanpaina hasi dabe, denboraldiko azken jaiak amaitu arte.

Kanpainaren xehetasunak eta arrazoiak kontatu deuskuz Jone Fernandez Bilboko Konpartsetako kideak. Orain dala aste batzuk Txosnak Arriskuan egozala plazaratutako arrazoiak be zehaztu deuskuz. Gero eta eskakizun handiagoak eta gatxagoak izaten dabezala nabarmendu deusku eta txosnen antolatzaileak ez dirala profesionalak gogoratu dau, lan boluntarioa izaten dala.

Baina, Ogasun Sailagaz izandako lehen hartuemona zelangoa izan dan itaunduta, bigarren bilera bat laster izango dabela eta akordio batera helduko diran esperantza agertu dau barriketaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00