Gipuzkoako Batzar Nagusietan atzo EAJk eta EH Bilduk erabagite eskubidearen eta aldebikotasunaren aldeko bi mozino onartu ebezan. EH Bilduk mozino horreek beste erakundeetara zabalduko dauzela esan deusku gaur Oihana Etxebarrietak (EH Bilduko legebiltzarkidea) Goizeko Izarretan irratsaioan. “Garrantzitsua da eta poztekoa da gehiengo hori aktibetako aukerea daukagula ikustea. Legebiltzarra be izan daiteke horretarako gune aproposa, izan be, 75 legebiltzarkidetik burujaubetzearean aldeko 54 daukaguz han” adierazo dau Etxebarrietak.
Alex Sarduiren kasua
Gatibuko abeslariak parkamena eskatu deutse emakumeei alkarrizketa baten egindako adierazpenagaitik. Musikagintzan emakumeen diskriminazinorik ez dagoala esan dau Sarduik eta horren kontra 150 andrazko musikarik manifestua kaleratu dabe. Horren ostean parkamena eskatu dau abeslari bizkaitarrak. “Holako gauzak gertatzean eta holakoak irakurtean gizonen artean emon beharko litzateken gogoeta faltan bota dogu” esan dau Oihana Etxebarrietak.
Euskera eta kultura
Oihana Etxebarrieta Legebiltzarreko Euskera eta Kultura Batzordeko kideetariko bat da. “Euskeraren Lege barria behar dogu, indarrean dagoan legea aldatzeko hutsuneak identifikau behar doguz. Lege hori sustatzeko gizarte eragileakaz alkarlanean jardun behar dogu, Euskeraren Kontseilua edo Behatokia moduko alkarteakaz” azaldu dau Etxebarrietak. Euskal artisten estatutoa sortzeko Jaurlaritzak iragarritako borondatea ontzat jo dau EH Bilduk eta dino orain berbetatik ekintzetara pasetako sasoia dala. Oraingo Jaurlaritzak gai honetan aurrekoak egindakoaren beste bide bat hartu dauela aitatu dau.
EH Bilduren kongresua
Zezeilaren 5ean egingo dau EH Bilduk bere kongresua. Arnaldo Otegik koordinatzaile nagusi lez jarraitu behar dauela uste dau Oihana Etxebarrietak. “Gazteen artean bagagoz gero eta pertsona gehiago ardurak hartzeko prest eta EH Bildun belaunaldi ezbardinetako kideen arteko alkarrizketak jarraituko dau” azaldu dau Etxebarrietak.