Urtarrilaren 28an Pablo Gonzalez euskal kazetariak urtebete egin eban Polonian preso. Gainera, espetxean jarraitu beharko dau maiatzaren 24rarte. Bariku honetan lehenengo aldiz hasieratik bere kasua daroan abokatuak, Pablo bisitau ahal izan dau, urtebete eta gero. Beste behin egoera hau salatzeko, Pabloren senide eta lagunak martxoaren 12an alkartaratzea eta diru-bilketea antolatu dabe Nabarnizen. Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen bikotekideak azaldu deusku, defentsarako beharrezkoak diran baliabideak ordaintzeko Crowfoundinga martxan jarraitzen dauala,