Altuna eta Ezkurdia aurrez aurre izango dira lau ta erdiko txapelketako finalean domeka honetan Bizkaia frontoian

Nafarrak dino bere aurkaria faborito nagusia dala baina gipuzkoarrak ez dau faboritotasuna bere gain hartu gura

Oilar bi kaiola barruan

Lau ta erdiko txapelketako finala jokatuko dabe Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak datorren domekan Bilboko Bizkaia pelotalekuan. Lehia horretarako pelotak aukeratzeko alkartu dira pelotari biak frontoian eta biak konforme geratu dira Martin Alustiza hautatzaileak saskian aurkeztutako pelotakaz.

Jokin Altuna da gaur eguneko txapelduna eta bere zazpigarren finala kateatuko dau domekan. Bien arteko azken nogehiagoka igaz jokatu eben Gasteizko Ogeta pelotalekuan eta  22-10 nagusitu zan Amezkatarra finalaurrekoetako partiduan. Aurtengo finalari dagokionez, Ezkurdiak dino Altuna faborito garbia dala txapela janzteko. Gipuzkoarrak, ostera, ez dau faboritotasuna bere gain hartu gura, aurkaria bere kirol ibilbideko unerik onenetakoan dagoala argudiatuta.

Biek ala biek argi eta garbi daukie zer egin behar daben eta zer ez daben egin behar txapela janzteko aukerak izateko. Hasteko, sakeagaz asmatzen dauenak min handia egin leikio aurkariari, peloten bizitasunak horretarako aukerea emoten dabelako. Horregaz batera, aurkariari airea kentzen ahaleginduko dira. Kantxaren erdialdeaz jaubetuteko lehia be oso gogorra izango da.

Bilboko Bizkaia pelotalekua bete egingo da Lau ta erdiko txapelketaren finalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular