Gorlizen pediatria zerbitzurik ez dagoala salatzen ari diran gurasoek ez dabe oraindino Osakidetzaren erantzunik jaso. Olatz Martinegaz egin dogu gaur berba Goizeko Izarretan saioan. Olatzen hiru urteko semeak hipogluzemia izan eban udan eta Gorlizko anbulategiko erizain batek lagundu eutsan umea Plentziako anbulategira eroaten, hango pediatrak laguntzeko. Kasu hau salatzeko eta opor-aldian Gorliz pediatra barik geratzen dala salatzeko, guraso talde bat alkartu da inguruan eta protestaldiak egin dabez orain arte.
Olatz Martinek berak eta beste guraso batzuk, Eusko legebiltzarrean agerraldia egitekoak be badira, arazoaren barri emoteko. Momentuz Osakidetzatik, prentsan agertutakoaz gain, ez dabela erantzunik jaso esan deusku Martinek.
Protestakaz batera, sinadurak be batu dabez Uribe-Kostan, pediatria zerbitzurik eza salatzeko. Gogoratu dabenez, Urdulizko ospitale barrian be ez dago pediatria zerbitzurik. Mobilizetan hasi diran gurasoek ez dakie momentuz noiz izango dan Eusko Legebiltzarreko agerraldia.