Abeslari hernaniarraren zazpigarren diskoa da

'Hitzño bat erran, eta banua berhala', Olatz Zugastiren lan barria kalean da

Olatz Zugasti: “Lasai hartu dot, erabagi dot neure kabuz dana egitea, hasieratik ia-ia amaieraino”

Hitzño bat erran, eta banua berhala diskoa (Kantaita Enea) kalean da. Hiru hamarkadako ibilbidean zazpigarren diskoa dau honakoa Olatz Zugastik. Orion bizi zan hernaniar kantariak bere berezko bideari jarraitzen deutso. Hainbat estilotatik datozan doinu, erritmo eta soinuak jorratu dauz musikeagaz eta berbakaz. Besteak beste, gure gizartearen itzal, irudipen edo guzurrez harago begiratzen saiatu da.

Olatz Zugastigaz (abotsa, harpa, tekladua, programazinoak) batera, Ander Ederra (kitarrak), Gratxina Lertxundi (haizezko tresnak, abotsa), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Ander Zulaika (bateria, perkusinoak) musikariek hartu dabe parte Hitzño bat erran, eta banua berhala diskoan.

Aurkezpen birea Andoainen hasiko dau, garagarrilaren 13an. Kontzertua kanpoan izango dala esan deusku Olatz Zugastik, aire librean, Leitzaran ibarrean. Gainontzeko emonaldiak gero etorriko dira, udagoienean. Besteak beste, zemendiaren 18an Gernika-Lumoko Lizeo antzokian aurkeztuko dau Hitzño bat erran, eta banua berhala diskoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular