“Olerksia” izeneko emonaldiagaz hasiko da Durangon Uda Giro zikloa. Udako kultur programazinoa da Uda Giro, Plateruena Kultur Aterpeak eta San Agustin kulturguneak gaurtik eskeiniko dabena. Durangaldeko sortzaileak izango dira protagonista lehenengo saioan. “Olerksia” deitutako emonaldian, bertsoak, mikroipuinak edo olerkiak eskeiniz. Imanol Agirrerena izan da ideia. Honek bere lehen elaberria argitaratu ebanean pentsau eban, publikoarengana heltzeko modu errez bat izan daitekeela, bost minutuko tarteetan eskaintzea. Ideiagaz bat egin dabe Peru Madalenak, Irati Berasategik, Unai Iturriagak, Amaiur Azkaratek eta Nathalie Lezamak. Bakotxak gai librea dauka eta bost minutuko tartea. Imanol Agirrek berak, olerkiak eskeiniko dauazala aurreratu deusku. Sopresak be iragarri dauz . “Olerksia” emonaldia gaur eskeini ostean, neguan be eskaintzea da asmoa. Gaur, iluntzeko zazpiretan jarri dabe hitzordua Plateruena Kultur Aterpearen terrazan. Euririk egin ezkero, barruan egingo da.