Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak Portuko Ranpan, Marte Lasarte eta Lukiek taldeakaz. Txomin L. Aramaio Radixu Irratiko kideak gogorarazo dau, Radixu irratia, irrati librea eta autogestionatua dala. Urteurreneko ospakizun hau, gainera, irratiak urte guztian egiten dauan autofinantzaketarako dinamikagaz lotuta dator: besteak beste, Zapato Azule jaialdiagaz, Radixuk antolakuntzan parte hartzen daualako. Sarrerak Ondarroako Anaitasuna tabernan eskuratu daitekez, eta geratzen diranak leihatilan ipiniko dabez bertan, Portuan.
Radixu Irratia 105.5 FM-en entzun daiteke, eta internet bidez radixu.info webgunean. Irratiak, gainera, mezua zabaldu dau: jende barria hurbiltzera eta parte hartzera animatzen dabe, irrati librearen proiektuak aurrera egiten jarraitu daian.
