Azaroaren 25ean, Lemoako finalaurrekoan, kantauko dau Onintza Enbeitak BBT23n lehenengoz

"Neska gazte bertsolarien diskurtsoa eta hartzen dabilzan lekua nabarmena da" dino muxikarrak

Onintza Enbeita: “Aurtongo bertso txapelketea berezia izango da helduena nazelako”

Onintza Enbeita, Muxikako bertsolaria / Euskadi.eus

Onintza Enbeita bertsolariagaz izan gara Goizeko Izarretan saioan, Gernikan. Muxikarra da Enbeita. Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zan lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi eban urte hartan eta harrezkero izan diran final guztietara sailkatu da Bizkaian. 2018an Bizkaiko Txapeldun izan zan. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Euskal Herriko txapelketean parte hartu eban.

Lesino bat pasa ostean, Enbeita hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko dau, eta argitu deusku berezia izango dala beretzat, txapelketako helduena izango dalako. “Neska gazte bertsolarien diskurtsoa eta hartzen dabilzan lekua nabarmentzekoa da” esan deusku muxikarrak. Barikuan, Sormene jaialdiaren barruan, Galdakaon, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Irantzu Idoate eta Oihane Perea bertsolariakaz arituko da Onintza Enbeita eta horren aurretik bihar Muxikako Ibarruri auzoan izango dan Arimen Gaua berezian egongo da.

Bere hankako lesinoaz, horrek suposatu deutsonaz, bertsolaritzaz, sorkuntzaz eta nekazal produktuen azokez luze eta zabal berba egin dogu Onintza Enbeitagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00