Juana Bizkarra egonaldia lortu dau konpaniak Getxoko Muxikebarrin

Rubik al Kuadrado konpainiak sortuko dauan bosgarren ikuskizuna da

‘Oniro’, nerabezarora bidean haurrek daukiezan beldurrak erakusteko lana

Rubik al Kuadrado konpainia / Bizkaia Irratia

Rubik al Kuadrado konpainiaren Oniro proiektua aukeratu dabe Getxon, Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren seigarren edizinoan. Euskal kulturearen sektoreari laguntzeko sortu eban Getxoko Udaleko Kultura sailak Juana Bizkarra egonaldi artistikoa. Espazio eta baliabide profesionalak eskaintzen dabez eta 10.500 euroko dirulaguntzea emon, antzerki-lanak, koreografiak edo performanceak ekoizteko. Oraingo honetan, Euskal Herria eta Katalunia artean 2013. urtean sortu zan Rubik al Kuadrado konpainiaren Oniro proiektua aukeratu dabe. Estitxu Zalduak eta Juanjo Herrerok sortu eben konpainia hau. Euren bosgarren ekoizpena izango da honakoa. Zalduak azaldu deusku, egitasmo hau, nahasketa bat dala. Txotxongiloen eta objetuen bidez, estetika oniriko zainduagaz egindako lana dala azpimarratu dau. Esan behar, publiko familaiarrarentzat egingo daben lehenengo antzezlana izango dala.

Egonaldia

Luna izeneko 10 urteko neskatoa izango da protagonistea. Lo egitean izaten doguzan ametsak dira istorioaren ardatz. Familiagaz eta txakur bategaz bizi da. Ez dau lo ondoegi egiten, haurtzarotik urruntzen daben beldur barriak sentitzen hasi dalako. Bakardadea, banaketea edo heriotza moduko gaiak dira kezka eragiten deutsienak. Euskeraz eta gazteleraz idatziko dau Zalduak gidoia. Juana Bizkarra egonaldiari esker, aurten, lau astez prestatu ahal izango dabe antzezlana Getxoko Muxikebarrin. Oparitzat hartu dabe laguntza hau. Eszenografia, argiztapena edo soinu espazioa landuko dabez egonaldian abuztu eta iraila bitartean. Oniro, ostean, irailaren 17 eta 18an aurrestreinauko dabe Muxikebarrin. Estreinaldia, barriz, Bilboko Azkuna Zentroan izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00