Uribe Kostara hurreratu gara gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan Orbizta Urdulizko Euskera Elkartea ezagutzera. 1991. urtean, Urdulizko Euskera Taldea sortu zan, eta hainbat urteren ondoren, urduliztar batzuk, haren lekukoa jaso, eta danon artean, Orbizta Euskera Elkartea sortu dabe. Aintzane Barbarias eta Josu Iratzagorria Orbiztako kideak dira eta eurekaz egin dogu berba. Esan deuskuenez, Orbiztak bere burua ezagutzera emongo dau barikuan Urdulizko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan egingo daben ekitaldian.
Orbiztan helburu desbardinak dabez: euskeraren erabilerea sustatzea, euskeraren aldeko motibazinoa bultzatzea, euskaldunen arteko harremanak sendotzea, ekintza kulturalak eta aisialdi jarduerak antolatzea, etab. Horren harira, alkarteak proiektu batzuk ditu martxan dagoeneko: Berbalaguna, Urdulizko irakurle taldea, Berbatxangoa eta Topakanta.
