
Mikel Telleria musikari idiazabaldarrak disko barria kaleratu dau, Oroit Lou Reed izenagaz. New Yorkeko artisteari eskeinitako omenaldia, baina ez dauz bere kantuak bertsionau, disko osoa Lou Reed-en erara idatzi, konposatu eta amaitu dau.
Urrian 12 urte beteko dira Lou Reed hil zanetik, eta Mikel Telleriak pandemian burutu eban proiektu hau aurrera eroateko, musikari ezagunen laguntza euki dau. Jorge Ojea (gitarra), Angel Celada (bateria) eta Iñigo Goldarecena (bajua) entzungo doguz diskoan. Raul Romo-k eta Paloma Strachan-ek be hartu dabe parte abesti batzuetan.
Azkenengo honegaz, Mikel Telleriak lau disko daukaz argitaratuta: Deklarazioa (1999), Zaldiak Hartuta (2002) eta Zumeta (2022), Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren omenez. Aurten argitaratutako Oroit Lou Reed diskoak Mikel Telleriaren karrerea borobiltzen dau.