Galdakaoko Andra Mari taldeak antolatzen dauan hamaikagarren jaialdia da aurtengoa

Sardiniako Nur eta Eskoziako Imar taldeak be arituko dira, Korrontzi eta Xutik euskal taldeakaz batera

Palestinako Apo & The Apostles taldea aurten Musika Bizian jaialdian

Musika Bizian jaialdiaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Palestina, Eskozia eta Sardiniako taldeak izango dira aurten, Musika Bizian jaialdian. Galdakaon egiten dan musika jaialdia da honakoa. Estadurik bako herrialdeetako taldeak gonbidatzen dabez. Hamaikagarren edizinoa ospatuko da aurten. Andra Mari dantza taldea da antolatzailea eta bertatik, Xabi Ealok esan deusku, herrian finkatuta dagoen jaialdia dala Musika Bizian. Urtez urte, herritarrak jaialdiaren zain egoten dira.

Keinua Palestinari

Palestinako Apo & The Apostles taldearen kontzertua izango da aurten. Herrialde hartan bizitzen ari direna ikusita, eurak gonbidatzea erabagi dabe. Kontzertua, berezia izatea aurreikusten da. Sardiniako Nur taldea eta Eskoziako Imar be izango dira Galdakaon. Danetariko estiloak aurten be. Euskal Herriko taldeei jagokenez, Korrontzi taldea izango da bihar eta etzi Ipar Euskal Herriko Xutik taldea. Eta kontzertuez gain, bihar, Taberna Ibiltariak zabalduko dau jaialdia. Zapatuan, bestalde, goizez, luthier eta musika artisauen azokea izango da. Sardinia, Galizia eta Kataluniako artisauak gonbidatu dabez. Doako jaialdia da. Emonaldiak Galdakaoko Iturrondo plazan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00