
Palestinarekin Elkartasuna plataformeak bat egin dau Global Sumud Euskal Herria alkarteak arratsalderako deitu dituan agerraldiekaz. Hego Euskal Herriko uriburu guztietan egingo dira, eta Palestinarekin Elkartasuna plataformeak arratsaldeko 19:00etan udaletxe pareetan alkartzeko deiagaz bat egin dau Iñigo Rodriguez kideak Goizeko Izarretan irratsaioan azaldu deuskunez.
Bestalde, urriaren 4an Gazako kazetariei alkartasuna adierazteko manifestazinoa egingo dau plataforma honek Iruñean, eguerdiko 12:00etan. Israelek hildako kazetariak 250etik 500era bitartean izan leitekezala aitatzen da eta 206 inguru atxilotu. Ganera, hedabide askoren egoitzak hondatu ditu erasoetan. Rodriguezen arabera, hedabideek eta kazetariek genozidioaren barri emotea eragotzi gura dau Israelek.
Manifestazinoaren harira, hainbat autobus urtengo dira zapatuan Euskal Herriko txoko desbardinetatik. Bizkaian, esaterako, autobusak aterako dira Bilbotik, Hego Uribetik, Durangotik, Lea-Artibaitik, Ezkerraldetik eta Uribe Kostatik. Tokiaren arabera, izena korreoz edo telefonoz emon behar da.