Gamiz-Fikako Udalaren irrisgarritasuna hobetu dabe eta auzoei argiztapen gehiago emon deutsie

Legegintzaldirako hartutako konpromiso guztiak bete dirala dino alkateak

Parke bio-osasungarri bat eta Errementari etxearen barrikuntza, Gamiz Fikan

'Burdin Hesia' jausi zeneko 85. urteurrena ospatzeko ekitaldia / Bizkaia Irratia

Gune bio-osasungarri barrian, jarduera fisikoa sustetako makinen zirkuitu bat sortu da. Eremua inprimidutako porlanagaz asfaltau da, eta lorategidun espazio bat eta banku barriak gehitu jakoz. Parkea eskola zaharren etxearen alboan dago. Zirkuitua instaletako, 4.012 euroko aurrekontua erabili da. Obrak 2021eko abuztuan hasi ziran, eta igaz harriaren estaldura eta jatorrizko harlangaitzaren elementuak osotu ziran, aurreko eraikuntzaren estiloari eusteko. Azkenik, aurten amaitu dira lanak. 

Horrez gain, Udalaren irrisgarritasuna hobetu dabe,  auzoei argiztapen gehiago emon deutsie edo Errementari etxearen barrikuntza egin dabe. 2015ean, Udalak eraikina erosi eban eta Armendariz arkitektura-estudioak diseinua egin eban. Ondoren, 2017 eta 2022 artean, altzarien eraikuntzaren, barne-egokitzapenaren eta erosketaren faseak garatu ziran. Azkenik, aurten lanak amaitu dira. Horren ondorioz, hainbat eremu hartzen dauzan azpiegitura bat sortu da. 

Proiektu estrategikoak hartutako konpromisoez gain beste batzuk be egin dira. Fikako kanposantu inguruak eta hormak hobetuta edo ibilgailuen errekarga elektrikorako puntu pare bat ipinita, besteak beste. Enplegua sustetan be ahalegindu dira, enplegu lanak eginda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular