'Muro de Piedra' ikusi ahal izango da gaurtik

Zorrozaurreko gunea erabarritzen daben bitartean, Gazte Konpainiaren espazio barrian eskeiniko dabe programazinoa

Patxo Telleria: “Mirari bat izan da Pabellon 6 aretoaren ibilbidea”

Pabellon 6 aretoko arduradun eta agintariak / Pabellon 6

Bilboko Pabellon 6 aretoa erabarritzen dabilz eta gaurtik, Gazte Konpainiaren gune barriko programazinoa eskeiniko da. Urrian izan zan Pabellon 6 aretoko azken emonaldia. Bilboko Zorrozaurre auzoan dagoan antzerkigune hau, erreferente bihurtu da gaur egun. 13 lagun izan ziran gunea zabaltzearen aldeko apostua egin ebenak. Tartean egon zan Patxo Telleria. Esan deuskunez, “mirari bat izan da” aretoak izandako ibilbidea. Pabellon 6 aretoak egoerea erabarritu dauala esan daitekeela dino Telleriak. Gogoratu behar da, Gazte Konpainia sortu dala bertan, antzerki arineko jaialdia antolatzen dabela, laborategi produkzinoak, ikastaroak… Ekarpen handia egin deutso euskal antzerkigintzeari. Orain, aretoa konpontzen daben bitartean, Gazte Konpainiaren gune barrian eskeiniko da programazinoa. Eraikin barria, irudi barria eta ekoizpen propio barriak daukiez. Patxo Telleriak ardurak hartu dauz gaur egun Pabellon 6 aretoan. Aurrera begira, daukiezan erronken artean, publikoaren interesa indartzea legoke. Horrez gain, euskerearen presentzia handitzea gurako leukie.

Programazino barria abian

Gaurtik areto programazinoari emongo deutsie hasierea. Muro de Piedra eskeiniko dabe. Gazte Konpainiako kide batzuen muntai kolektiboa da. Ekoizpen propio honen estreinaldia izango da. Gaurtik hilaren 23ra bitartean ikusi ahal izango da, eguenetik domekara bitartean. Ondoren Lovesong, El despertar de primavera eta La noche lanak etorriko dira, hirurak, emakumeak zuzendutakoak. Horrez gain, ikuskizun gonbidaduak be antzeztuko dira. Barrikuntzea da, ekoizpen propioetan, hemendik aurrera, eguenetik domekara eskeiniko direla, programazinoan egun bat gehituz. Haurrentzako bide bat be zabalduko da eta euskerazko ikuskizunen presentzia areagotu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00