Pavlova merengez egindako tarta bat da. Australian edo Zeelanda Barrian sortu zan, 1920ko hamarkadan, eta bere izena Anna Pavlova dantzari errusiarrari zor deutso. Uste da postrea dantzariaren omenez sortu zala, dantzariak Australian edo Zeelanda Barrian bira bat egin ebanean edo egin ostean. Laberatutako merenge-oinarri bat dauka, kanpotik karraskaria eta barrutik suabea, eta esnegainagaz eta fruta freskoz betetzen da.
Osagaiak
- 3 zuringo
- 200 g azukerea
- Limoi koilarakada bat
- Ozpin koilarakada bat
- 20 g Maizena
- 350 ml esnegain likidoa muntatzeko
- 25 g azukerea
- Mailuki garbiak (norberaren gustura)
