Bizkaiko BBNNetako politikariakaz Gernikako bonbardaketaren urteurrena, Sanchezen auzia eta hauteskundeen ostekoa aztertu doguz

Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Ana B. Campo (PSE) eta Eneritz de Madariaga (Podemos) tertulian

Pedro Sanchez, Gernika eta hauteskundeak fokoen aurrean

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta PSE-EEko batzar kideak / Bizkaia Irratia

Kondor Leginoak Gernika bonbardau ebanetik 87 urte beteko dira gaur. Sarraskia gogora ekarteko eta memoria lantzeko hainbat ekitaldi dagoz gaurko deituta. George Steer kazetarairi omenaldia, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Gernika sariak, sirena hotsak Gernika Garretan kale antzerkia eta kandelen martxea izago dira gaurkoan protagonista. Espainiako Gobernuak Gernikako uribildu osoa memorialeku izentau barri dau orain dala aste gitxi. Jesus Lekerikabeakoaren (EAJ) eretxian ezinbestekoa da gertatu zana ez ahaztea. “Gernika sinbolo bat da, emoten dau 87 urte asko dirala baina munduan gaur egun bizi diran egoera batzuk antzekoak dira tamalez” adierazo dau batzar kide jeltzaleak.

PSOEren militanteek Sanchezen aldeko manifestazinoa antolatu dabe biharko Madrilen, Ferrazen. Hainbat federazino sozialista autobusak antolatzen dabilz jarraitzaileak Madrilera eroateko. Bien bitartean, Pedro Sanchezen emaztearen aurka Madrilgo auzitegi baten zabaldutako ikerketea artxibetako eskatu dau fiskaltzak. Manos Limpias eskuma muturreko taldeak aurkeztutako salaketea epaileak tramitera onartu eban, baina fiskaltzak auzia artxibatzea eskatu dau. Ana Berta Campo (PSE) Bizkaiko BBNNetako kideak onartu dau egoerea alderdiko kideentzat oso gogorra izaten dabilela.  Sanchezen emaztearen aurka hasitako auzibidea dala eta Euskal Herrian urteetan aplikautako taktikea, orain PSOEren kontra apliketan dabilzala uste dau Iker Casanovak (EH Bildu).

Legebiltzarreko hauteskundeek lagatako emoitzen balorazinoa egin dabe politikariek gaur geurean. Elkarrekin Bizkaia taldeko batzar kidea eta Podemos-Ahal Duguko kidea dan Eneritz de Madariagak emoitzei buruzko autokritika sakona egin dau. “Lehenik eta behin barrura begiratu behar dogu, gauza batzuk ez doguz ondo egin. Kanpoan geratu gara barrutik eta nahita suntsitu dalako espazioa, herri honetan beharrezkoa dan espazio politikoa. Nik neuk espazioaren batasuna bultzatu nahi eban foroan parte hartu neban. Espazioa orain berreraiki behar da” esan dau De Madariagak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00