Peio Urrutia Gernika Rugby Taldeko jokalariak uste dau taldea ondo dagoela eta disfrutetea dala bidea irabazteko

Gernikak Belenosen aurka jokatuko dau Urbietan. Partidu garrantzitsua da maileari eusteko urratsa egiteko

Peio Urrutia: “Presinoa gainetik kendu dogu, eta disfrutau egin nahi dogu”

Peio Urrutia, baloia jotekotan / Bizkaia Irratia

Gernika Rugby Taldeari lau partidu geratzen jakoz ligea amaitzeko. Helburua maileari eustea danez, puntuak behar ditu. Azken aurrekoa da, une honetan, eta gitxienez beste postu bat gora egin behar dau, zuzenean jaistea saihesteko. Lau partiduetatik hiru etxean daukiez basurdek. Lehenengoa, domeka honexetan, Belenosen aurka. Irabazteko moduko partidua da Peio Urrutia jokalariak esan deuskunez.

Urrutiak 5 denporaldi daroaz Gernikako lehen taldean. Aurretik futbolean be ibili zan umetan. Baina, 23 urte izateko, esperientzia badaukala esan behar da. Belenosen aurkako partidua irabazteko, euren jokoa egin behar dabela esan deusku. Belenosi partidua nahastetan itxi barik. Garrantzitsuena, presinoa gainetik kentzea eta disfrutetea izango da, bere eretxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00