PP eta VOXek agenda erreakzionarioa dabela esan deusku Otxandianok, eta horren parean proiektu demokratiko, progresista eta plurinazionala behar dala

Aurrekontuei dagokienez, negoziazinorako borondaterik ez da egon EH Bilduren Legebiltzarreko buruaren arabera

Pello Otxandiano: “Bloke erreakzionario baten aurrean Alderdi Sozialistak eta EH Bilduk bidaide izan beharko dabe gauza askotan”

Pello Otxandiano / Bizkaia Irratia

Pello Otxandianoren esanetan, PSEk eta EH Bilduk bidaide izan beharko dabe gai askotan, bloke erreakzionarioaren aurrean proiektu demokratiko, progresista eta plurinazionala ezarri gura bada. Otxandianoren esanetan, PPk eta VOXek agenda erreakzionarioa dabe eta hori ezarteko gobernura ailegau gura dabe. Ez ei daki hauteskundeak noiz izango diran, baina irabazten badabe fase baterako izango ei da. Horren aurrean ez ei ditu ulertzen PSE-EEtik Eneko Anduezak egindako adierazpenak. Gai askotan bidaide izan behar dabela esan deusku.

Funtzino publikoko euskera eskakizunen kontuan, Legebiltzarrean sozialistekin eta Sumarregaz akordioren bat lortzeko eragzpenik ez leuke egon beharko, Otxandianoren arabera. Eskubideak errespetau behar dirala eta ezin dirala mailakatu, euskeraz artatuak izateko eskubidea eta lan duina eukitekoa biak diralako eskubideak. Holan ba, EH Bilduren proposamena eskubide guztien aldekoa dala. Alemaniako presidenteak Gernikara egingo dauen osterea be Europan euskerearen ofizialtasuna lortzeko baliatu behar dala uste dabe EH Bildun, eta eskaria egin dabe. Alemaniako presidenteak Gernikara egingo dauen ostera hori keinu garrantzitsua izango dala esan dau eta Espainiako gobernuak be parkamena eskatu beharko leukela. Horrek ez dauela esan gura gaur egungo gobernua frankistea danik, gaur egungo Alemaniako gobernuak bonbardaketa haren erantzukizunik ez daukan moduan.

Jaurlaritzaren aurrekontuei dagokienez, negoziazinorako borondaterik ez ei da egon hasieratik. Egindako bileran EH Bilduk etxebizitza arloko proposamena egin ei dabe, etxebizitza publikoa sustatzeko mila milioiko inbertsinoa. Eratzuna ezezkoa izan danez, osoko zuzeneketea aurkezteko asmoa agertu dabe.

Emakumeenganako indarkeria, horren negazionismoa, atzera egiteko arriskuak, gazte askoren eskuma muturrerako joereea, Zabalza auziko agirien desklasifikazino eskaria eta bestelakoak be landu ditugu Otxandianogaz izandako alkarrizketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00