Eremuz Kanpo (1x23): 'Perdida'

David Fincherren thriller psikologikoa aztertuko dogu asteon

Perdida (2014): Nor da ezezagun hori?

2014an estreinau zan ‘Perdida’, David Fincherren thriller psikologikoa. Rosamund Pike eta Ben Affleck aktoreak Amy eta Nick Dunne dira, hurrenez hurren. Gillian Flynnen eleberrian oinarrituta dago, eta Flynn berak idatzi eban pelikularen gidoia.

Nick Dunne jarraitzen dogu pelikularen hasieran. Etxetik beharrera doa, eta beharretik tabernara. Egun normal bat da, antza. Baina ez. 5 urte bete dira ezkondu zanetik. Baina ez dogu Amygaz ikusten, tabernan geratzen da etxera joan beharrean. Azkenean, etxera joatera behartuta sentitzen danean, sorpresa bategaz egiten dau topo. Amy desagertu egin da. Inork ez daki ezer: desagertu egin dan ala bahitu daben, bapez. Poliziagaz batzen da Nick, bere emaztea topatu nahian. Halanda be, Amy ez da desagertu: nahi dauan lekuan dago. Zerk eroan dau erabagi hori hartzera?

Toxizidadea, biktimizazinoa eta sentsazionalismoa landuko doguz asteon.

Disney+-en ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00