"Europan 16 urteko gazteek bozkatzeko aukerea izan beharko leukie" adierazo dau Pernando Barrenak

"Ukrainan enbidoka jarraituz gero, arma atomikoen unea heldu ahal da" ohartarazo dau EH Bilduko hautagaiak

Pernando Barrena: “Europak lehen sektorea estrategikotzat hartu behar dau”

Pernando Barrena (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

Orain Errepublikak koalizinoko eta EH Bilduko kidea Pernando Barrena izan dogu gaur Goizeko Izarretan saioan. “Baikorrak gara, gero eta gehiago dira EH Bildurengan konfidantzea jarten dabenak. Hurrengo 5 urteetan Europaren mapa politikoa be egongo da jokoan, batzuk federalismoaren alde egingo dabe eta beste batzuk Europaren kaletetan estadu tradizionalak indartzearen alde” azaldu dau Barrenak.

Lehen Sektorea eta Next Generation

Nekazaritza Politika Bateratuen (PAC) egitasmoaz EH Bilduk uste dau orain arte elikagai industriaren eta produkzino intensiboaren mesedetan  antolatu dirala. “Nekazari txikiek biziraun ahal izateko subzidio txiki bat baino ez dago, hori aldatu beharra dago. Plateamendu publiko oso bat egon beharko litzateke kolektibo hori babesteko” aitatu dau politikari nafarrak. Next Generation funtsak jaio ziraneko helburuak kasu baztutan ez dirala bete salatu dau Barrenak. Orain dala 30 urte jaiotako AHTren proiektuak funts honeetatik edan izana kritikau dau EH Bilduren hautagaiak.

Enpresak eta inmigrazinoa

“Euskal enpresak arantzelak eta muga-zergak arrazoi handiz proposatzen dailz. Ezin da protekzionismo huts bat izan baina Europak bere soberanismoa babesteko tresna egokiak bilatu behar dauz” adierazo dau Pernando Barrenak industria guztiz estrategikoa dan proiektu bat dala azpimarratuta. Inmigrazinoari buruz galdetuta Barrenak uste dau gaurko politikek migratzaileei ez deutsiela segurtasunik emoten eta bazterkeria, sufrimendu eta ilegaltasun egoera batera behartzen dabezala. “Europako erakundeen ardurea erabatekoa da eta jagokezan baliabideak ahalbidetu behar jakezaizkie” gaineratu dau.

16 urteko gazteen boto eskubideaz, EAJk eta EH Bilduk daben harrremanez edo Ukrainaz be berba egin dogu EH Bilduko hautagaiagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular