Etxebizitza Lege proposamenari iradokizunak egingo deutsoz Save The Childrenek

Umeak dabezan familia zaurgarrien etxe-kaleratzerik ez egitea eskatu dau Save The Children GKEk

Pilar Kaltzada: “Etxebizitza Legeak umeen babeserako erizpidea jaso behar dau”

Pilar Kaltzada (Save The Children GKEko presidenteordea) / Bizkaia Irratia

Familiek Euskadin etxebizitza duin bat eskuratzeko daukiezan zailtasunen azteretea egin dau Save The Children GKEk. Etxebizitza desoreka sozial larrienetako batzuen jatorria dala dinoe Save The Childrenetik, eta eragin handia daukala umeengan.

Etxebizitza Legea

Inflazinoaren, alokairuen igoeraren eta hipoteka kuoten gaur egungo testuinguruan, Euskadin, 2.008. urtetik hona gehien hazi dan familia gastuaren partidea da. Pilar Kaltzada, Save The Children Gobernuz Kanpoko Erakundeko estadu mailako presidenteordea euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Etxebizitza Legea dala eta, gaur alderdi sozialistatik Eneko Andueza idazkariak esan dau Sanchezen gobernuak adostutako legeak ez dauezala Euskadiren eskuduntzik urratzen. Euskadin badaukagu etxebizitzaz lotutako araua, onartu zanean aurrerapausu handia emon zala gogoratu deusku Kaltzadak. Apirilaren 27an egingo dabe Etxebizitza Legearen ganeko botazinoa kongresuan. Save The Childrenek egin barri dauen txostena lagungarri izan daiteke lege horri begira.

Sudango egoerea

Save The Childrenek Sudanetik urten behar izan dau. Azken egunotako erasoen ondorioz, segurtasuna ez dago bermatuta eta herrialdetik urtetea erabagi behar izan dabe. Pilar Kaltzada, Save The Children Gobernuz Kanpoko Erakundean estadu mailako presidenteordeak honetaz be berba egin deusku. “Gerretan be arauak dagoz eta arau horreen kontra egiterakoan, ospitalak edo eskolak erasotzen diranean, gizartea babes gitxiagorekin geratzen da” zehaztu dau Kaltzadak.  Sudanen Save The Childreneko arduraduna danak babesa eskatu dau. 15,8 milioi biztanle bizi dira herrialdean, eta heren batek laguntzea, giza laguntzea behar dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular