
Zapatu honetan, Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Amorante frantsesa eleberriaz berba egiteko. Bestalde, Ainhoa Larrinaga Elorrioko Liburutegiko arduradunagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Irene Solàren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria.
Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.