
Idazle Eskolak antolatzen dauan Karmele Igartua sormen beka jaso eta gero idatzi dau bere lehen liburua Oihane Jakak.
Poema bilduma bat da “Itsaso amniotikoa”, askotariko minetan arakatzen dauana, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakarren zalantzea, arazo eta ezinegonak, bestetik.
Bere liburuko poemei laguntzeko, Benito Lertxundiren “Hitaz oroit” diskoko musika ekarri dau saiora Jakak.