Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

EAEko %20ak, gitxi gora behera, polenarekiko alergia dauka

Polenarekiko alergiaren ganean berba egin dogu Juan del Arcogaz

Gaur, polenarekiko alergiaren inguruan berba egin dogu zapatuetan Juan del Arcogaz egiten dogun Farmazia tartean.

Alergiak eta intolerantziak ez dira nahastu behar. Alergiak agertzen dira beti gure immunidade-sistemak kaltegarria ez dan substantzia bati erasoten deutsolako. Juanek zein dan pertsona batek erreakzino alergikoa izatea eragiten dauan mekanismoa azaldu deusku. Alergenoak organismoagaz lehen kontaktua izaten dauanetik hantura-erreakzinoa gertetan dan arte, immunidade-sistemako zelula batzuek, mastozitoek, histamina askatzen dabelako gertetan da.

Alergiaren gaia sakona da baina Juanek pausoka eta era errezean azaldu deusku. Ze landare motek daukien eragin gehiago eta ze sasoikoak diran be kontau deusku. Prebentzinoa da garrantzitsuena edozein goixotasunaren aurka eta kasu honetan gatxa dala pentsetan badogu be badago alergiaren eragina gitxitzen dabezan jokabideak.

Tratamenduei jagokonez, oso ezagunak dira antihistaminikoak eta kortikoideak baina Juanek be kontau deusku alergiaren aurkako txertoak be badirala eta Bizkaian dagoan laborategi batek, oso teknologia aurreratuagaz, txerto horreek lantzen dauzala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00